martes, 16 de junio de 2015

AZALPEN TESTUA ZALDIA

AZALPEN
TESTUA
ZALDIA

Azalpen honetan agertzen den animaliaren izena Zaldia da. Bere izen zientifikoa Equus ferus caballus da eta Equidae familiakoa da.


Animalia hau ugaztuna da, bere gorputza ilez estalita dago.


Bere itxurari dagokionez, zaldiaren oinarrizko koloreak hauek dira: Marroia, beltza eta gaztaina. Beraien pisua 500kg-koa da, emeen altuera 1,55m-koa da eta harrena 1,60m-koa.


Orain, elikadura aipatuko dut. Animalia hau belarjalea da: belarra, sagarrak, azenarioak,... jan dezake. etxekotuak dauden zaldiak pentsua ere jan dezakete


Ugalketari dagokionez, zaldia lau urtekin heldutasun sexualera heltzen da. Etxe-abereak diren zaldiak egokitze sexualean zailtasun handiagoak dituzte. animalia hauek bibiparoak dira. 11 hilabeteko ernaldiaren ondoren,  kumea esnetik elikatzen da 6 hilabete dituen arte.

Harremanari dagokionez, zaldiak gizakiari asko erraztu dio bere bizitzan, bere ezaugarriak oso ondo moldatu direlako gizakiaren bizitzara, eguneroko zereginetarako erabili duelako, hau da, garraiorako, eta nekazaritza lanerako.


Zaldien ekosistema aipatzen badut, zaldiak lehorreko animaliak dira.


Animali honek bizitzeko behar dituen baldintzak hauek dira: elikagaiak, ura, babesleku bat eguzkitik,... babesteko eta ikuilu egokia behar dute.

1 comentarios: